XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizarte-arazoei buruzko benetako ahalmena Estatuetan dago beti ere.
Egoera hau aldatzeak suposatuko luke, Estatuen ekonomi politikak aldatzea eta bateratu nahi izatea; hau berriz, izugarrizko pauso erabakiorra izango litzateke Europa batzeko.
Aurrerapenik esanguratsuenak,
Neurri handi batean, inoren nazionalitatea dela eta, Estatu kideetako langileen artean diskriminaziorik ez egitea lortu da, oinarrizko eskubideak garantizatuz, hala nola, zirkulazio-eskubidea, egoitza-eskubidea, prestazio sozialak jasotzeko eskubidea...
Gizarte-Segurantzaren arloan, aurrerapenak egin dira langile emigranteak nazionalekin berdintzeari eta aseguru- edo enplegu-denboren kopuruari dagokionez.
Dena den, ondo kostatako aurrerapena izan da arlo honetakoa, gaurko zailtasunak direla medio, hala nola: enplegua sortzea zailtzen duten kuota enpresarial handiegiak, gaixotasun, zahartzaro edo langabezia, etab.engatiko gastuen egundoko igoera.
Aipatzekoak dira, halaber, egin diren aurrerapenak enplegu-politiken